FILOSOFIA

Responder
Avatar de Usuario
forocofpv
Mensajes: 143
Registrado: Jue, 27 Feb 2020, 15:02

FILOSOFIA

Mensaje por forocofpv »

Este foro nace de la necesidad de comunicarse que comentaron tener los colegiados del COFPV durante el proyecto "Foro para el Cambio de Paradigma dentro de la Fisioterapia" (cofpv2020.webnode.es)

Esperamos que con estos foros, mejore nuestra comunicación, con todo lo que desde ahí puede nacer en forma de información compartida, colaboraciones y proyectos.
Avatar de Usuario
abante
Mensajes: 47
Registrado: Jue, 12 Mar 2020, 16:46

Re: FILOSOFIA

Mensaje por abante »

Beno, ikusten da jendeari ez zaiola asko ardura eztabaida modu konstruktiboan antolatzea. Hor dabiltza denak Telegrameko oilatokian, bakoitza bere kasu partikularrarengatik kokoriko, eskari, galdera eta informazio trukaketa kaotikoan...

Nire ustez foro hau leku egokia litzateke ekimen iraunkorrak abiatzeko. Atzo adibidez, batek proposatzen zuen mutuak klasifikatzea, ERTE-en aurrean erakusten ari diren jarrerarengatik, gerora erabakiak hartu ahal izateko). Dokumentazio-ereduak partekatzeko leku ona ere izango litzateke (EFEO-tik egiten ari zareten bezala, baina jendea asesoriekin egiten ari diren tramiteekin). Baina jenteak nahiago du kalaka eta purrustada antzua.

Ez naiz harritzen, egia esan; lehengo lepotik burua.
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://abante.eus/
Avatar de Usuario
forocofpv
Mensajes: 143
Registrado: Jue, 27 Feb 2020, 15:02

Re: FILOSOFIA

Mensaje por forocofpv »

Berez, foro online hau, Osakidetzako fisioen ideia da. Urtarrileko foroan bota zuten... ta hemen dago. Elkargoari ideia ona zela iruditu jakon, ta inbertzio bat egin dabe plataforma honetan.

Plataforma elkargokideak administratzaile moduan eroan, dinamizatu ta erabiltzeko eginda dago. Juntak ez dabela espazio hau dinamizatuko argi laga eban... gurea da ardura hori... Gurea=Denona.

Emoten dotsagun erabilera ikusita, espazio honek jarraitu edo bertan behera geldituko da. Gure esku dago... Momentuz ez dekogu partaidetza asko... 😊 Baiña foroetan esan giñun moduen... guk olatu bat egiten saiatuko gara... jendea dagoela?? Ondo... Ez dagoela?? Ba egunen baten horrela edo beste ideia baten barruan, elkarrekin hobeto goazela ikustea ondo etorriko da... ta egun hori helduko da!! Beharbada ez da orain izango edo beste era batean izango da... Auskalo!!! Baiña funtsezkoa denez, eingo da... 💪

Decía en euskera, q esta plataforma nace de la solicitud q hicieron los fisioterapeutas de Osakidetza. Es una idea q surgió de ellos y q al Colegio le pareció ok e hizo la consiguiente inversión.

Los administradores, dinamizadores y protagonistas de este espacio somos los colegiados. La Junta de Gobierno nos dejó claro q no era su intención dinamizar este espacio, sino q era nuestra labor el hacerlo. Cd digo "nuestra" me refiero a "de todos".

Dependiendo del uso q hagamos de este espacio, seguirá en marcha o no... de momento no hemos tenido mucho éxito... 😊... pero como dijimos en los fotos, nuestra intención es hacer una ola para ver si alguien se sube a compartir y hacer proyectos. Si sale bien, perfecto... si no sale, sabemos q lo hemos intentado (q no es poco). A partir de ahí, confiamos en q algún dia veamos q es importante unirnos... aunque igual no es el tiempo o se necesitan otro tipo de liderazgo o de ideas o de plataformas. En cualquier caso, algo saldrá... pq es necesaria la unión... 🙃
Avatar de Usuario
abante
Mensajes: 47
Registrado: Jue, 12 Mar 2020, 16:46

Re: FILOSOFIA

Mensaje por abante »

forocofpv escribió:
Vie, 03 Abr 2020, 16:56
Plataforma elkargokideak administratzaile moduan eroan, dinamizatu ta erabiltzeko eginda dago. Juntak ez dabela espazio hau dinamizatuko argi laga eban... gurea da ardura hori... Gurea=Denona.
Argi dago hori. EFEO-ko zuzendaritzak badittu bere kanal korporatibuak (emailla nagusiki) eta, komunikatu bildumia hamen be ipiñi baleike be (etorkizun hurbillian ondo etorriko da), helburua ez da hori, mezu truke informalerako "plaza bat" egittia baiño. Lehendik sekulan egon ez dana, nere goguan behintzat.
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://abante.eus/
Avatar de Usuario
forocofpv
Mensajes: 143
Registrado: Jue, 27 Feb 2020, 15:02

Re: FILOSOFIA

Mensaje por forocofpv »

Kaixo, Euskal Autonomi Erkidegoko lankideak.

Jakingo duzuenez, foro hau gure elkargoko kide batzuen ekimenez sortu zen (Goretti eta Galder), https://cofpv2020.webnode.es/ egitasmo zabalagoaren baitan. Lagun hauen asmoa elkargokideei ahotsa ematea zen: kezkak adierazteko, informazioa partekatzeko, ekimenak bultzatzeko... edo nahi dugun beste edozertarako plaza bat sortzea, EFEO osatzen dugun 3000 lankideook bakoitza bere aldetik ibiltzeko joera handia baitugu, eta hori gure kalterako da gizartean dugun presentziari, edo gure lan baldintzei dagokionez.

Gaizkiulertuak ekiditeko, azpimarratu beharra dago http://forocofpv.com/ Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialaren baitan badago ere, foro honek ez duela Elkargoa ordezkatzen. Alegia: hemen idazten dena (protesta bat, esate baterako) ez da EFEO-ra automatikoki ailegatzen, norbaitek zuzenean bidaltzen ez badio (emailez, adibidez). Hau elkargokideok dinamizatutako ekimen bat da, baina Elkargotik aparte.

Galderrek eta Gorettik egin dute berea: haien proiektua 2020ko otsailera arte bultzatzera konprometitu ziren, eta hitza bete dute. Garai latzak tokatu zaizkie gainera (COVID-19) eta eskerrak eman behar zaizkie. Orain atsedena hartu nahi dute, eta foro interesgarri hau aurrera eramateko ardura beste hiru kidek hartuko dugu: Iñigo, Ainara eta Oier. Aurrerantzean geu izango gara "forocofpv" ezizen honen pean idatziko dugunak.

(Goretti, Galder; oraindik hor zaudete, beraz zerbait txarto ipini badut, zuzenduko duzue; eskerrikasko zuen lanarengatik; eta elkargokide bezala parte hartzen jarraitzera gonbidatzen zaituztegu).

O.
Goretti
Mensajes: 5
Registrado: Jue, 07 May 2020, 22:58

Re: FILOSOFIA

Mensaje por Goretti »

Berez Galderrek eta nik hasitako proiektua 2020ko Ekainean bukatzen zan (proiektuaren helburua: elkargokideentzako espazio bat sortzea, euren ahotsa entzutea, elkargokideak elkargoaren "erdian" jartzea)...

Ekainean komunikabideetan agertu nahi gendun. Zerk batzen gaituen, ze mezu bota nahi gendun etab adostu ta gero... Egin leiken gauza da... baiña zaila ikusten gendun hori adostea elkarrekin egoteko aukera barik egonda... Zelan egin?? 🤷🏻‍♀️

Planak zeharo aldatu die, baiña covid-ak elkar lanean ta elkarri laguntzen jarri dosku. Inertziak apurtu dittu... ta talde berriak sortu dira... ia zer datorren hemendik aurrera...

Oingo asteburuan, gure azkenengo rebista ipiniko dogu... Proiektua hobetu, eraldatu, astindu, berritu etab egitea denon esku dago... denon proiektua bait da guretzako gauzak partekatzeko espazioa sortzea... Guk espazio hori faltan botatzen gendun.

Eskerrik asko releboa emateagatik!!! Aupa zuek!!
Avatar de Usuario
cofpv
Administrador del Sitio
Mensajes: 64
Registrado: Mar, 21 Ene 2020, 18:26

Re: FILOSOFIA

Mensaje por cofpv »

El Colegio agradece el esfuerzo y el camino recorrido; seguimos dispuestos a seguir colocando baldosas para que la gente continúe por este sendero de intercomunicación.

Reafirmamos nuestra colaboración con las/os nuevas/os administradores.

Un abrazo:

Roberto, Andrea y Javier.
Oihana
Mensajes: 1
Registrado: Vie, 08 May 2020, 15:48

Re: FILOSOFIA

Mensaje por Oihana »

Eskerrikasko hasiera eman zenutenoi ta baita erreleboa hartu duzuenoi ere.
Ea partehartzea handitzen joaten den!!
Responder